Ludoteka ibiltarian izena eman beharko da aurten

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 1a, 14:35

Otsailaren 6an hasiko dute, Musakolan, 3 eta 12 urte arteko haurrentzako ludoteka ibiltaria, zapatu goizetan 11:30etik 13:30era egingo dutena. Ondoren, San Andresen eta Erguinen ere egingo dute. Partaide bakoitzak bi zapatu aukeratu beharko ditu, hemen izena emanda.

Ludotekarik ez dagoen auzoetan egiten du Txatxilipurdik ludoteka ibiltaria. "Goiz atseginak pasatuz, balio hezitzaileak ere sustatzen ditugu: parte-hartzea, autonomia, sormena, konfiantza, hezkidetza, naturarekiko errespetua… beti ere euskaraz", azaldu dute. Era berean, auzotarren artean harremanak egin eta elkar ezagutzeko gunea ere eskaintzen dute, "hiru hezitzaile bidelagun izango dituztelarik eta beharrezko baliabideak eskainiz".

Guztiek aukera izan dezaten, taldekatzeak egingo dituzte eta partaide bakoitzak bi zapatutan eman ahalgo du izena. "Larunbat bakoitzean 18 haur edo nerabek parte hartuko dute eta leku hauek bukatzean, itxaron zerrenda bat egingo dugu, norbait joan ezinean geldituz gero, hurrenkeran tokatzen zaionari abisatu ahal izateko. Beraz, garrantzitsua izango da izena eman eta joateko aukera ez dutenek, aurrez abisatzea", nabarmendu dute.

Erguinen ere bai aurten

Aurten, bi auzotan soilik egon beharrean, hirugarren auzo bat gehitu dute: Erguin. Beraz, apiril-maiatza bitartean lau larunbat goizetan hor ere egongo dira. "Ikusirik aisialdiaz euskaraz gozatzeko dagoen beharra eta plaza mugatuak jarri beharra dugula, ea haur eta nerabe guztiek gozatzeko aukera duten".

Egunak, datak eta elkarguneak hauek izango dira:

Mausakolan, Gaztetxoko ataria:

  • Otsailak 6
  • Otsailak 13
  • Otsailak 20
  • Otsailak 27

San Andresen, Arimazubi plazan:

  • Martxoak 6
  • Martxoak 13
  • Martxoak 20
  • Martxoak 27

Erguinen, Itxaropena plazan:

  • Apirilak 17
  • Apirilak 24
  • Maiatzak 8
  • Maiatzak 15

Osasun neurriak beteta

Nola ez, osasun neurriak bete beharko dituzte: "6 urtetik gorakoak musukoa ekarri beharko dute jarrita, sintomarik izanez gero ezingo dira gerturatu, segurtasun tarteak zainduko ditugu eta eskuak garbitzeko hidrogela bertan izango dugu. Nola ez, erabilitako materiala ere desinfektatuko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak