Mondragon Unibertsitateko ikasleek bigarren postua lortu dute mundu mailako sariketa batean

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 29a, 13:50

Industria Ingeniaritza eta Produktu Garapena Graduko Jone Perez, Garazi Otxandorena eta Mario Marcoren proiektuak Worldstar Student Awards sariketako bigarren postua eskuratu du. Apisol enpresarentzat eztia dosifikatzeko bilgarriaren diseinua egin dute, hain zuzen ere.

Ikasleei zuzendutako bilgarri-diseinuaren arloko munduko sariketa da Worldstar Student Awards eta Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek lortu dute bigarren saria. Honey Extruder da haien proiektuaren izena, eta azaldu dutenez, eztia dosifikatzeko bilgarria da, "guztiz berritzailea, funtzionala eta %100 ekologikoa".

Funtzionamenduari dagokionez, bilgarria "oso moldakorra" dela adierazi dute, eta gainera, metatzeko, desmuntatzeko, garbitzeko eta mantentzeko erraza dela esan dute: "Diseinuak tanta-kontrako barne-sistema bat du, dosifikazio-ziklo bakoitzean aktibatzen dena. Era berean, ateratzen den ezti-kantitate zehatza kalkulatzea ahalbidetzen du, erruleta bat erabiliz".

Irabazleak "oso pozik eta harro" agertu dira, eta esan dutenez, zorion-mezu ugari jaso dituzte irakasle eta ikaskideengandik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak