Hauek dira bi irabazleak: batetik, Jon Egidon Fuentes (ixotu hitza proposatuta) eta bestetik, Ibai Guridi Agundez (larua hitza proposatuta). Sari gisa, kulturaz betetako sorta bana jaso dute.
Herritarren erantzunarekin "oso pozik" daudela azaldu dute antolatzaileek, izan ere, 200 erantzun baino gehiago jaso dituzte. "Horrek agerian utzi du Arrasaten erabiltzen den euskara oso bizirik dagoela. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta ez dadila euskararen indarra eten!"