Hilaren 28an hasiko dira Musakolako igerilekuko beiratea jartzen

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 19a, 10:10

Urtarrilaren 11n ziren instalazioarekin hastekoak baina, "hornitzaileen atzerapenak direla eta", lanak urtarrilaren 28ra arte atzeratu dituzte. Hala, Udalak urtarrilean ere ez die kuota kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei.

Azaroan, Udalak jakinarazi duenez, konponketa lanen aurrekontua eskatu zion tokiko enpresa bati. "Enpresak aurrekontua bidali zuen, eta lanak hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartu zuen. Udalak lanen kostuaren aurrerapen bat izapidetu zuen, abal bidez bermatua, materialaren erosketa egiteko".

Enpresak abendu erdialdean jakinarazi zuen exekuzioa abenduaren amaierara arte atzeratuko zela, eta urtarrilaren 11n hasiko zituztela lanak. Hala ere, atzeratu egin da konponketa. Hori dela eta, Udalak azaldu du zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko konpromisoa hartu duela eta barkamena eskatu die herritarrei zerbitzurik ez izateagatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak