Osasun neurriekin, baina landatu dituzte zuhaitzak Etxezarretan

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 16a, 16:29

Zuhaitzak landatzeko izena eman eta gero, agertu egin behar hitzordura. Eta, eguraldia lagun, inork ez du kalerik egin San Isidro eliza ondoan egindako hitzordura. Otordua eskuan hartuta oinez abiatu dira gaur goizean, bi txandatan, ehun bat arrasatear Etxezarretara, bertan ospatu dute eta Zuhaitz Eguna, landaketa eginez.

Osasun neurriak tarteko eta jende pilaketak saihesteko 48 laguneko bi multzo osatu dituzte gaur goizean Etxezarretara zuhaitzak landatzera joateko. 10:00etan abiatu da lehenengo taldea, eta 11:00etan bigarrena. Hala, duela egun gutxi erabat zurituta zeuden mendi magaletan landatu dituzte zuhaitz autoktonoak, eta biologoen azalpenak ere entzun dituzte bertaratutakoek. Pertsona bakoitzeko sei zuhaitz landatu dituzte, ezberdinak, baina denak bertakoak. 

Herritar asko animatu da, goizeko lehen orduan, zuhaitzak erostera

Bestalde, zortzigarren urtez Zuhaitz Eguna egin dute Seber Altube plazan, baserritarren azokarekin batera. Hala, zuhaitzak erosteko asmoa zutenek goizeko lehenengo orduak aprobetxatu dituzte, eta eguerdian azokan batera eta bestera ibiltzeko eguzkiak gehiago berotzen bazuen ere, ordurako salmenta handienak eginak zituzten.

Eguerdian, aurrez enkargatutako azken zuhaixken salmenta egiten, Seberren.

Eguerdian giro ona egiten zuen azokan ibiltzeko, baina ordurako postu gehienek salduak zituzten produktu asko eta asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak