Urtarrilaren 5ean, Hiru Errege Magoak Biteri plazako karpan egongo dira 18:00etatik 20:00etara. Bertan, segurtasun neurriak ezarriko dituztela jakinarazi dute.
Gerturatzen diren familiek ilara bat egin beharko dute, distantzia mantenduz. Ondoren, haurrak Errege Magoen aurretik igaroko dira; gutunak eman, eta trukean, gozoki-pakete bat jasoko dute. Bestetik, antolatzaileek azpimarratu dute gurasoak ezingo direla oholtzara igo.
Hiru Erregeak agertoki baten egongo dira, eta karpa erabat zabalik egongo da, hesien bidez mugatuta.