Folk doinuak negu-girotik babesteko

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 28a, 20:36

Taldekideen artean Leire Etxezarreta arrasatearra kide duen SarraBete hirukoteak kontzertua eskaini du gaur iluntzean Arrasateko Biteri plazako karpan. Taldeak orain gutxi atera duen lehen diskoko folk doinuak eskaini ditu bertan, besteak beste estreineko lan horretan parte hartu duten Beñat Osinaga eta Iñaki Telleria txalapartarien konpainian. Taldeari izena ematen dion 'zarrabete' izeneko antzinako instrumentuaz gozatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak