Altuna lurrindegiarena izan da erakusleiho onena aurten ere

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 21a, 18:29

Bigarren saria Amaia Albes moda diseinatzaileak irabazi du, eta baita herritarren saria ere. Hirugarrena, bestalde, Olgetarentzat izan da eta laugarrena, Belunentzat. Haur eta gazteen saria, azkenik, Kids&Us akademiak irabazi du.

Modu horretan, Altuna lurrindegiak, plakaz gain, 600 euroko saria irabazi du; Amaia Albesek, 700 euro guztira, bi sariak batuta (400+300); Olgetak, 300 euro; Belunek, 200 euro eta Kids&Us-ek 300 euro.

Bestalde, herritarren sarirako botoa emateagatik 100 euroko bonua irabazi duten herritarrak honakoak izan dira: Tania Franco, Oihane Ceciaga, Ainhoa Aranburu, Nekane Alkorta eta Fernando Martinez.

Haur eta gazteen sarirako botoa emateagatik 30 euroko bonua irabazi dutenak, berriz, Maddi Martin, Irati Arribas, Ekai Arri, Dorleta Via eta Amets Unamuno.

Udalak guztira 1.751 boto jaso ditu herritarren sarirako, eta 100 boto haur eta gazteen sarirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak