Gabon kantuak abestera irteten dira Santa Teresa guneko ikasleak urtero, gaurko egunez. Aurten, baina, COVID-19 dela eta ezin izan dute ekintza hori burutu, eta horren ordez, Gabonetako postalak egin eta inguruko komertziotan banatu dituzte. Gelaka banatuta, horretan jardun dute gaur goizean, banatutako postal horiek ondoren, bezeroen artean bana ditzaten komertzioek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.