Arrasateko ostalariei 1.000 eurotik gorako dirulaguntzak banatuko dizkie Udalak hilero

Hasier Larrea 2020ko abe. 11a, 14:15

Hilabetero laguntza bana jasoko dute itxita dauden ostalaritzako negozioek. Bat eta hiru langile arteko negozioei 1.000 euro banatuko zaizkie, lau eta sei langile artekoei 1.200 euro eta seitik gorakoei 1.400 euro. 90 taberna eta jatetxe inguruk jasoko dute partida

Lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herriko ostalariei gaur goizean Arrasateko Udal gobernuak. Atzo beraiekin bilera egin ostean "adostasun bateratura" iritsi zirela azpimarratu du Ubarretxenak, baita urtarriletik aurrera negozioari eusteko dirulaguntzak jasoko dituztela ere.

Hilabetero laguntza bana jasoko dute itxita dauden ostalaritzako negozioek. 1 eta 3 langile arteko negozioei 1.000 euro banatuko zaizkie, 4 eta 6 langileko artekoei 1.200 euro eta 6tik gorakoei 1.400 euro.

90 taberna eta jatetxe inguruk jasoko dute partida hori. 300.000€ inguruko partida izango da momentuz, eta urtarriletik aurrera banatuko diren arren, azaroko ordainketak egingo dira lehenbizi. Dirulaguntza 2021eko aurrekontuak ere barne hartuko du, eta ez dago zehaztuta noiz arte iraungo duen. Alkateak ziurtatu du taberna eta jatetxeek itxita dauden bitartean jasoko dutela. Bizi duten egoera aintzat hartuta, ostalariekin egindako negoziaketa "ondo" baloratu du alkateak.

Eskaerak, partida buletinean argitaratu ostean

Partida hori ez dute kafetegiek eta gainontzeko komertzio txikiek jasoko, bakarrik taberna eta jatetxeentzako izango da. Urgentziazko laguntzak tramite administratiboa pasako du datozen egunetan, baina alkateak berretsi du kaltetu guztiek jasoko dutela epearen barruan. Aurten kendu dizkieten uraren eta gasaren tasak "datorren urtean ere ordaindu beharko ez dituztela" gehitu du Ubarretxenak, negozioek itxita jarraitzen duten bitartean. 

EH Bilduren irakurketa

Oposizioan dagoen EH Bilduk, bestalde, laguntzak begi onez ikusi arren, Udal Gobernuak gehiago egin zezakeela uste du. "Kredituak eta alokairuak ordaintzeko dirurik emango ez dutela, likidezia aldetik formularik planteatu ez dutela eta diru-kantitatea handiagoa izan zitekeela" azpimarratu du Maider Morras zinegotziak, "Arrasateko ostalarien egoera momentu honetan Euskal Herri mailako okerrena" dela gehituz. Gaineratu du "berandu datozela laguntzak, martxotik ari direlako sektoreko ordezkariekin bilerak egitea eskatzen eta egoera muturrera iritsi arte itxaron duela Udal Gobernuak".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak