"Proposatzen dizueguna da Euskaraldian zehar izan dituzuen bizipenetako bat aukeratu, euskarri batean islatu eta Euskararen Plazara ekartzea, han jarriko dugun harizko sarean zintzilikatzeko. Zuen esku uzten dugu ze forma eman: argazki baten bidez, orri batean idatziz, marrazki batean irudikatuz…", azaldu dute. "Parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu Euskaraldian parte hartu duzuen entitate, belarriprest eta ahobizi guztioi".
Egun guztian zehar egongo da horretarako aukera, 10:00etatik 18:00ak arte. Bestalde, POOK kolektiboko kideek mural bat egingo dute plazako pareta batean, (h)arigunean zintzilikatutako euskarriak baliatuz.