Ariguneetan, ohiko dinamika duten taldeak modu kolektibo batean Euskaraldiko ariketa sozialean parte hartzea erabaki dute. "Kide guztiek gutxieneko ulermen maila dute eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Nabarmentzekoa da Markinako planta, osorik, arigune bat dela".
Halaber, 2019ko abenduan, Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zuen, "euskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik".
Bikain ebaluazioan, bestalde, ebaluatzaile taldeak kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen "egitura indartsua" azpimarratu zuen, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne prozesuetan ere
inplementatuta baitauzka.