Arrasateko Udalak atxikimendua erakutsi dio Euskaraldiari

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 20a, 13:37

Entitate moduan parte hartuko du Udalak gaur abiatu den Euskaraldian. "36 arigune identifikatu dira Udalean, Udalbatza bera ere tartean. Herri mailan 155 entitatek eman dute izena eta 500 arigune inguru sortu dira. Herritar guztiak animatu nahi ditugu Euskaraldian parte hartzera".

Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte. Honakoak dira izena emateko bideak:

  • BAZen, 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.
  • Baserritarren Azokan, azaroaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara ezarriko den postuan.
  • Horretaz gain, www.euskaraldia.eus atarian ere eman daiteke.  

Egin zuk ere gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak