Astelehenean utziko dute aske Josu Arkauz

Eneko Azurmendi 2020ko azaroaren 19a

Ia 30 urte espetxean egon ostean, azaroaren 23an geratuko da aske Josu Arkauz euskal preso arrasatearra, senideek baieztatu dutenez. Duela hilabete lekualdatu zuten Murtziatik Valladolidera, aske geratzeko hilabeteren faltan.

Familiak gutun bidez azaldu du "pentsatze hutsak barrenak mugitzen" dizkiela. "Emozio eta sentimendu ugarik zeharkatzen digute gorputza", dio idatziak. 

1991ko martxoaren 20an atxilotu zuten Arkauz, Frantzian, eta "ETAko komandoen koordinatzaile" izateagatik, 115 urteko zigorra ezarri zioten. Frantzian sei urtez preso egon ostean, 1997an Espainiaratu zuten. Duela hilabete, urri erdi inguruan, Murtziatik Valladolidera lekualdatu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak