Hitzordua eskatzeko Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo osasun-aholkularitzara deituta (900 20 30 50) daiteke. Probak arratsaldez egingo dituzte: 15:30-20:00.
Arrasateko Udalak eskatu du egindako deiari erantzuteko: "Erantzukizun osoz jokatzeko garaia da, orain arte egin eran. Hain erraz kutsatzen den COVID-19ari guztiok batera eta era amankomun eta kolaboratiboan soilik egin diezaiokegu aurre. Banakoaren osasuna zainduz, guztiona babesten dugu".
Osasun Sailak jakinarazi zuen atzo ikasleek ez dutela hitzordua eskatu beharrik izango; izan ere, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen bidez eskatuko da.