Gure Begiradak lehiaketako lehenengo edizioa izan bada ere, ikasle askok hartu dute parte. Guztira 36 proiektu aurkeztu dira, 57 talde ezberdinetan. Lehenengo saria Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra burutzen duten ikasleentzat izan da. Proiektuaren izena Paloma da eta helburua NFC teknologia erabiliz erabiltzaileekin komunikazioa mantentzea izango litzateke. Honi esker, autobusak antzemateko gailu bat jarriko lukete eta ondorioz, autobusa hurbiltzen doan heinean, kamerak erabiltzaileak hartu nahi duen autobusa antzemango luke eta argi bat igorriko luke erabiltzailea abisatzeko.
Bigarren saria Iruneko LEINN Graduko bikote batentzat izan da. Hauek Murder in the Dark proiektua aurkeztu dute. Bideo-joko inklusibo bat da eta ikusteko gai diren zein itsuak diren pertsonentzat egina egongo litzateke. Jokoak misteriozko elementuak biltzen ditu, dibertsioa bermatuz. Azken saria ere LEINNeko ikasleentzako izan da eta Feel It System bezala izendatu dute proiektua. Talde honek Bluetooth eta NFC sistemadun gailu bat proposatu dute eta gailu hori txandak ematen dituzten ikusizko pantaila informatiboak dauden lekuetan txertatuko lituzkete. Honek, bibrazio eta ahots jarraibide bidez seinaleak igorriko lituzke, erabiltzaile itsuen edo ikusmen urriko pertsonen esperientzia hobetuz.
Azkenik epaimahaiak zein lehiaketaren antolatzaileek saria esku-dirutan emateaz gain, proiektuak aurrera eramatera animatu dituzte ikasleak, ikusmen urritasuna eta pertsona itsuen bizitzak hobetzeko asmoz.