Izena eman duten entitateak zoriondu ditu Arrasateko Euskaraldiak

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 16a, 13:06

"Arrasaten Euskaraldia antolatzen ari garenok eskerrak eman nahi dizkiegu publikoki", azaldu dute. "160 bat entitatek parte hartuko dute, 500dik gora arigune sortuz eta euren kide, bazkide, bezero, hornitzaile eta, oro har, norbanako orori euskaraz egiteko ateak zabalduz". 

Hau da bidali duten oharra:

"Arrasateko entitateak prest daude dagoeneko Euskaraldiari ekiteko. Eta zer da egingo dutena? Ba, euren bezero, hornitzaile, bazkide zein langileei, hau da, entitatearekin harremana daukan orori, euskaraz lasai aritzeko aukera zabaldu, izan entitate barruko funtzionamenduan, izan kanpora begira ematen duten zerbitzuan.

Arrasaten 155 entitatek eman dute izena formalki Euskaraldirako. Baina, epea bukatu eta gero, gehiago animatu dira ariketa kolektibo honetan parte hartzera. Bejondeiela denei!

Beraz, badakizue, nonbaitera sartu eta “arigune” ikurra ikusiz gero, heldu euskarari!

Herriko hainbeste komertzio, enpresa, zerbitzu, akademia, kultur elkarte, kirol taldek hartutako konpromisoa ez dugu herritarrok zapuztuko, ezta?

Duela bi urte itzela egin genuen arrasatearrok eta, garaiz zailak bizi ditugun arren, ostiraletik aurrera beste jauzi erraldoi bat egingo dugu. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehigotan eginez, Arrasate euskaldunago izateko.

Animo denoi, gozatu bizipenaz eta eutsi goiari, bereziki krisiak gogor jo zaituzten herritar eta entitateok".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak