Egoiliar batek positibo eman du Arrasateko Iturbide egoitzan

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 13a, 17:30

Foru Aldundiak jakinarazi duenez Arrasateko Iturbide adinekoen egoitzako egoiliar batek positibo eman du azken orduetan. COVID-19 gaitzak gogor jo zuen Iturbide lehenengo olatuan, baina bigarrenean –abuztuaren 11tik hona– atzeman duten lehen kasua da.

Azken orduetan hamazazpi positibo atzeman dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan eta Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko egoiliar bat hil egin da. Sendatukoak, ostera, bost izan dira. Hala, gaur gaurkoz eta bigarren olatuari dagokionez, 209 dira positibo aktiboak, 136 sendatu direnak eta 55 hildakoak.

Debagoienaren kasuan Bergarako Mizpirualden sartu zen birusa bigarren olatuan, irailean 16an hain zuzen ere, eta atzo, eguena, kasu aktiborik gabe geratu zen egoitza, gaixo zegoen azken egoiliarra sendatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak