Azaroaren 13tik abenduaren 3ra bitartean, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Euskaraldiaren logotipoak egongo dira ikusgai. Gainera, Ibai-Arteko ikonoa erakusleiho batetik bestera ibiliko da egunero. Erronka ondokoa izango da: logotipoari eta dragoiari, biei, argazkia ateratzea. Behin hori eginda, irudiak 688734149 zenbakira bidaliko dira whatsappez.
Argazki gehien bidaltzen dituzten hiru parte-hartzaileek 100 euro jasoko dituzte Ibai-Arteko erosketa bonuetan, eta beste 100euro zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.
Komertzio-elkarteak, beraz, saltokietako erakusleihoetan "kuxkuxeatzera" gonbidatzen ditu herritarrak, eta Euskaraldiaren leloari men eginez, "euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" erabiltzera.
Ekimen horrek Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza dauka.
Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahiez gero, deitu 688734149 zenbakira.