Aita Menniko 29 egoiliar eta bederatzi langile COVID-19ak kutsatuta daude

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 11a, 15:56

Koronabirusaren agerraldia hauteman da Aita Menni ospitalean. Zentroko Zuzendaritzaren arabera, hilaren 6an agertu ziren lehenengo kasuak, eta orain arte egin diren probek 29 egoiliar eta bederatzi langile kutsatu direla baieztatu dute.

Egoiliar gehienak egonkor daudela adierazi du Aita Mennik, eta ospitaleko unitatean bi eremu ezarri dituztela: COVID eremua eta isolamendu-eremua. Oraindik emaitza batzuk jasotzeko zain daudela ere azaldu dute Zuzendaritzatik, eta bitartean, pertsona guztiak isolatuta daudela beren etxeetan.

Bihar, ELAk deitutako elkarretaratzea

ELAk salatu du, kutsatu diren langileen unitatean, ez zirela "legez egin beharreko" PCR probak egin oporretatik bueltan, eta langileei ez zitzaiela horren inguruko informaziorik eman. Bestetik, enpresa-batzordeak bi eskaera nagusi egin ditu. Lehenegoa Eibarko Ospitaleko COVID solairuko langile batzuk Aita Mennira ekartzea, "langile premia" sumatzen dutelako, eta bigarrena langileen artean baheketa masiboa egitea,  "gaixotasuna ospitale osora hedatu ez dadin". Egoera salatzeko, ELAk "elkarretaratze zaratatsua" deitu du bihar, 14: 30ean, ospitalearen parean.

Horrez gain, sindikatuak komunikatu batean helarazi du agerraldi honek "lotura argia" duela hitzarmen berriaren gatazkarekin: "Honek guztiak lotura argia du hitzarmen berriaren gatazka sindikalarekin; izan ere, dagoeneko hiru urte daramatzagu, eta ez dago konponbiderik". Eta ohar horri erantzunez, Aita Menniko Zuzendaritzak esan du "onartezina, alarmista, oportunista eta faltsua" dela hitzarmenaren negoziazioa agerraldiarekin lotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak