Biteri Plazako farolei LED argiteria sistema jarriko die Udalak

Hasier Larrea 2020ko aza. 5a, 16:15
Biteri plaza.

Guztira 13 argi puntutan burutuko da aldaketa. Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da, eta muntaketa-lanak Udal Brigadak burutuko ditu datozen asteetan.

Arrasateko Udalak Biteri Plazako argiteria eraldatuko du jasangarriago bihurtzeko. Guztira 13 argi puntutan burutuko da aldaketa, baliza motako farolen luminariak LED teknologiara egokituz. Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da eta muntaia-lanak Udal Brigadak burutuko ditu datozen asteetan.

Udalaren esanetan, "argiztapen-sistema berrien instalazioek energia-eraginkortasuna hobetzea dute helburu, lehendik daudenen ordez energia-kontsumo murritzagoa eta ingurumenarekiko begirunea dakarten beste batzuk jarriz eta jasangarritasun-ereduan sakonduz".


2016tik,  470.000 Kwh-eko aurrezpena

Energia Jasangarriaren eta efizientzia energetikoa Hobetzeko Ekintza Planarekin, 2500 luminaria baino gehiago Led teknologiaz aldatzea lortu da azken urteetan, baita lanparetan kontrol adimenduneko sistema berri bat txertatzea ere , haien intentsitatea erregulatzeko
aukera ematen duen hargailu batekin. Kontsumo-datuak denbora errealean eskaintzea ere ahalbidetu da horrela. Argiteria publikorako 72 aginte-koadro daude Arrasaten.

2016a eta 2020a alderatuz, azken hau urtarriletik abuztura bitarte, diru aurrezpena 42.164 eurokoa izan da. 2016an 171.388 euroko kostua izan zuen argi-kontsumoak, 2019an 158.528 eurokoa, eta 2020an 129.224 eurokoa.

Kontsumoak 462.569 kilowatt ordu (Kwh) egin du behera, 2016ko 1.338.696 Kilowatt orduetatik 2020ko 876.127 kilowatt orduetara. 2019an 1.094.026 ilowatt ordu kontsumitu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak