Zarzuela emanaldirik ez aurten Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko urr. 31a, 10:05

El dúo de La Africana zarzuela eskaini zuen iaz Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak.

2003an egin zuten Los gavilanes obra "handia" aukeratu zuen Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zuzendari Tere Gonzalezek aurtengo udazkenean berriz eskaintzeko asmoz, baina, pandemiaren eraginez, bertan behera utzi dituzte emanaldi guztiak.

La tabernera del puerto lanarekin, 2000n, estreinatu zen Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa. Harrezkero, urtero obra berri bat es-kaini izan dute, eta urtero antzokia lau emanaldietan lepo betetzea lortu dute. Aurten, baina, ez da zarzuela emanaldirik izango, eta, taldekideak "penaz" dauden arren, ez egitearen aldeko hautua zergatik egin duten azaldu du Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zuzendari Tere Gonzalezek: "Konfinamendua entseguekin hasteko geundela etorri zen. Ez genuen elkartzeko aukerarik, eta ez egitea erabaki nuen, arrazoi askorengatik, eta taldekideek bat egin zuten".

Zarzuela handia da, hiru ekinaldi ditu, eta, horregatik, ezin-bestekoa zuten martxotik azarora bitartean prestatzea. "Uda ostean egoera hobetuko zen esperantza genuen, baina den-bora gutxi zen entseguetarako. Eginez gero, gainera, edukiera erdira mugatuta, dirua galduko genuen, eta ezin genion aurre egin. Osasun kontuak ere aintzat hartuta, abestu daiteke maskararekin, baina nekez antzeztu daiteke zarzuela tokitik mugitu barik, eta taularen gainean lagun asko daude une batzuetan".

'Los gavilanes' egitea zen asmoa

Arrasateko elkarteak antzeztu zuen hirugarren obra, Los gavilanes –Jacinto Guerreroren mu-sika eta Jose Ramos Martinen libretoa duena–, berriz Amaia antzokira ekartzea zen asmoa. "Oso polita da, eta berriz egiteko gogoa pizten dizun obra horietako bat da. Indiano baten istorioa da; diru mordo batekin itzuliko da bere herrira eta gaztetako neska-lagunaren alabarekin maiteminduko da.... Eta, hortik hasita, istorio pila bat ditu. Aurreko aldian, jendeari asko gustatu zitzaion. Zarzuela ezaguna da".

Entseguekin hasi barik zeuden, baina aurreko lanak eginak zituzten. "Bakarlariak aukeratuta zeuden eta abesbatzakoak ere hasteko prest. Dekoratuak egiten hastekoak ziren, baina gurean obratan ari direlako behin-behineko lokal batean gaude orain, eta, egia esan, txikia da halako lanak egiteko; horregatik, eraikitzen aurreko lanetan ari ziren horiek, eta baita jantzien taldekoak ere".

Datorren urtean, auskalo

Egoera dagoen moduan ikusita, Gonzalez ez da ausartzen datorren urtean ere egiteko moduan izango diren baieztatzera: "Auskalo; sei hilabeteko alarma egoera ezarri dute, ez dakigu ordura artekoa izango den, baina, hala balitz, berandu hasiko ginateke entseguekin eta bestelako lanekin. Los gavilanes taularatzea da gure asmoa, baina ederra besteko obra luzea da".

Urteetan zehar jendearen joan-etorriak egon diren arren, talde finko bat da Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa; hala ere, zuzendariak dio beldur dela guztia bukatutakoan jendeak nola erantzungo duen. "Zarzuelako lan-taldea berriz konbokatzen du-danean, uste dut ondo erantzungo dutela, eta etorriko direla; bakarlariengatik ez dut ardura handirik; bereziki, abesbatzak kezkatzen nau, 60 lagun behar direlako. Urte asko daraman jende asko dago, baina egia da, era berean, esfortzu handia eskatzen duela; irailetik azarora bitartean hilabete oso lanpetuak dira guretzako, eta familiarekin edo lagunekin plan gutxi egiteko aukera izaten da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak