Urriaren 23an Bibliotekaren Eguna ospatu zela-eta, Azalerako ipuinak izeneko tailer berezia izan dute gaur, urriak 24, Arrasateko udal liburutegian. Saroa Bikandi ipuin kontalariak bideratu du saioa, edukiera bete egin da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Maskara gardenarekin gidatu du saioa Bikandik, publiko zituen 3 urtera arteko umeei eta haien gurasoei ahalik eta kontaketa adierazkorrena egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.