Gipuzkoako Futbol Federazioak atzo arratsaldean komunikatu zion Arrasateko futbol taldeari zapatu arratsaldean Mojategin jokatzekoa zen partida bertan behera uzteko erabakia. Antza denez, Elgoibarko jokalari batek positibo eman zuen atzo PCR proban. Jokalari hori astelehenean aritu zen bere taldekideekin entrenatzen, ondorioz Elgoibarko jokalari ugarik konfinatu behar izan dute. Lehen taldearen partidarik ez da jokatuko, beraz, aste buruan.
Bigarren taldeak ere ez du jokatuko. Preferente mailako ekipoak Beasainen zeukan partida, baina hura ere bertan behera gelditu da, talde horretako koronabirus kasuengatik.