Hilaren 31ra arte eskuratu daitezke erosketa-bonuak

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 15a, 12:01

Txikiak egiten gaitu haundi kanpainaren baitako 1.883 erosketa-bonu erosi eta erabiltzeko epea urriarekin batera amaituko da. Aurreko baldintza berberak dituzte erosketa bonuek. Hala, herritarrak, 10 euro ordainduta, 30 euroko balioa eskuratuko du. Udalean bertan eta BAZen daude eskuragarri.

Udalak jakinarazi duenez, 7.523 erosketa-bonok osatzen duten bigarren sorta hau, baina horietatik 5.640 saldu dira dagoeneko. Familia bakoitzeko, bonu bat edo bi eskura daitezke, unitateko kideen arabera. Bonu bakoitza hiru frakzioz osatuta dago: 5 euro, 10 euro edo 15 euro –frakzio bakoitza zatiezina da–. Aldi berean. bonuak trukatzeko Nortasun Agiria aurkeztu beharko da. Halaber, aurreko sortan bonuak erosi zituzten arrasatearrek ere parte har dezakete edizio berrian.

Informazio gehiago www.txikiakegitengaituhaundi.eus webgunean.

Komertzioendako dirulaguntza eskatzeko epea, luzatu

Arrasateko Udalak herriko establezimenduak COVID-19aren aurrean beharrezko diren higiene eta babes neurrietara egokitzeko dirulaguntza lerroa jarri zuen abian irailaren 16an, eta urriaren 31ra luzatu du eskaera epea. Eskaerak telematikoki izapidetu daitezke www.txikiakegitengaituhaundi.eus webgunean edota BAZen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak