Eraso, Intrusio eta Defentsei buruzko Ikerkuntzaren Nazioarteko 23. Sinposioa izango da eta Mondragon Unibertsitateko datuen analisiari eta zibersegurtasunari buruzko ikerkuntza-taldeak antolatu du kongresua aurten. Kongresuko parte-hartzaileak eskala handiko neurketa-lanen emaitzei buruz eztabaidatzeko aukera izango dute, baita tresna berriek edo datu-multzoek publikoarentzat eskuragarri jarri dituzten emaitzei buruz ere. Hala, honako gai hauek jorratuko dira RAID2020 kongresuan, besteak beste: ordenagailuen segurtasuna, sareak eta hodeiko konputazioa, segurtasun mugikorra, webgunearen segurtasuna eta pribatutasuna, ziberdelinkuentzia eta ezkutuko ekonomia, eta IoT edo Gauzen Interneten segurtasuna.
Kongresua antolatzeko lanetan zenbait batzordek parte hartu dute, eta, horien artean, zibersegurtasunaren arloko mundu-mailako erakunde ospetsuetako ordezkariak daude, hala nola punta-puntako enpresak —Google, Facebook edo Norton—, ikerketa-zentroak —CISPA edo Chinese Academy of Science— eta unibertsitateak —Princeton, California, Arizona, Munich, Delft edo Mondragon Unibertsitatea bera—.
Kongresuari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea hemen.