"Joera aldaketari helduz, Udalak ibilgailu tradizionalen ordez efizientzia eta energia aurreztea kontuan hartzen dituzten beste ibilgailu batzuk erabiltzea erabaki du" azaldu du Udaleko Zerbitzu Sailak. Halaber, ibilgailuak dituen autonomia eta errekarga baldintzak udalaren zerbitzurako "oso aproposak" direla gaineratu dute udal arduradunek.