Ekimenaren bultzatzaileak "penaz" daude gaurko emanaldia bertan behera utzi behar izan dutelako, hala adierazi dute igorri berri duten oharrean: "Arrasateko Gaztetxeko gaurko kontzertua bertan behera gelditu da. Penaz hartzen dugu baina hau da orain bizi dugun egoera. Bestalde, gaurko ordezko talde bat denboraz lotu eta ganoraz iragartzeko baldintza duinak ematen ez direla adostu dugu; hortaz, datorren astean emango zaio hasiera Kooltur Ostegunen 11. denboraldiari Raitx taldearekin".
Rukula-ren oharra
Gaurko talde protagonistak ere oharra helarazi du: " Garai ezegonkor hauetan, gure inguruko pertsona baten positiboa dela eta, Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ostegunen dinamikaren baitan genuen kontzertua bertan behera uztera behartuak ikusten gara. Laister elkartuko garelakoan... Osasuna, maitasuna, askatasuna eta Rukula!".