Arizmendi Ikastolan bi kasu positibo atzeman dituzte

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 23a, 15:06

Olarte gunea, Arrasaten.

Ikastetxeak berak baieztatu duenez, Haur Hezkuntzakoa da bat, 3 urtekoa, eta Olarte guneko adin bereko beste 46 haur konfinatuta daude, badaezpada. Bestea, Gazteluondo guneko ikaslea da, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoa, eta ikasgela horretako ikasleak ere etxera bidali dituzte, protokoloari jarraituz. Familia unitate berekoak dira biak.

Gazteluondo gunea, Arrasaten.

Ez dago jarduera etenda duen ikastetxerik EAEn

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, eta momentu hauetan, Euskadiko ikastetxeen egoera hau da:

  • Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
  • Orotara 268 ikasgela daude itxita, 172 ikastetxetan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 1,52 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak