Gaba Baltza antolatzen hasteko lehen bilera irailaren 30ean egingo dute

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 21a, 13:21

Ttak (AED), Ekin Emakumeak eta Txatxilipurdi elkarteek Gaba Baltza antolatzen hasteko deialdia luzatu diete herritarrei. "Gure herria ospakizun horretan murgiltzea eta pixkanaka indarra hartzen joatea nahi dugu", azaldu dute. Lekua eta ordua izen-emateen arabera erabakiko dute.

Bilerarako parte-hartzea konfirmatzeko eskatu dute 635 753 465 telefonora deituta edota eskaintzak@txatxilipurdi.eus helbidera idatzita, izen-abizenak eta parte-hartzaile kopurua zehaztuz. 

Hori bai, ohartarazi dute ideiak eta proposamenak pentsatuta eramateko, egun hori nola ospatu erabakitzeko.

Hemen hiru elkarteek Gaba Baltzari buruz idatzitakoa:

"Antzinatik, gizakiak hildakoak gertu izan ditu eta tradizio zein erritu horiek gaur egun arte izan dira nagusi. Gure arbasoen ohiturak aztertuz gero, hildakoen arimak gogoratu eta adoratzen zituzten jai pagano batekin topo egingo dugu. Beranduxeago, kristautasunaren sorrera eta indarraren poderioz, jai pagano izatetik, egutegian txertatutako Santu guztien jai egun bilakatu da. Aipatzen diren tradizio hauek, Gau Baltza edo Arimen gaua izenez ezagutzen dira, hauek, gau berezi batean oinarritzen zirelarik.

Gau beltza edo Arimen gaua, udaren amaiera eta neguko hotzaren hasiera markatzen zuen aldi bat zen, gaueko bi errealitate; ikusezina eta ikusgarria bateratzen zen gau bat, hain zuzen ere. Garai hau, urriaren 31a eta azaroaren 1a bitarteko gau horren baitan gertatzen zen, herritarrek, beraien baratzeko kalabaza edota erbiak batu, itxuraldatu eta kale bazterretan edota etxeko leihoetan kandela batekin ezartzen zutenean. Kandelen argi xume horietan, inguruko arimak islatzen zirela ere esaten zen. Horrez gain, kaleetan argiztapenik ez zegoenez, menditik jaisten ziren artzainak etxerako bidea argiztatuta izan zezaten ere jartzen zuten.

Hori gutxi balitz, etxeetako txiki eta gazteek, sustoak emateko asmoz, etxean zituzten trapu zaharrak atera, gainean jantzi, aurpegia estali eta kalera ateratzen ziren Kukumarroz (txorimaloz) jantzirik. Etxez etxe eskean joateko ohitura ere bazegoen". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak