Bestelako jolasetan aritzeko aukera izan dute umeek Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2020ko ira. 18a, 20:00

Ibai Artek antolatuta eta Txatxilipurdiren eskutik, neska-mutiko arrasatearrak material naturalekin eta berrerabilitakoekin ibili dira jolasean Biteri plazan.

Egurra, harriak, berrerabilitako materiala... Horiek guztiak eta gehiago izan dituzte gaur jostailu Arrasateko Biteri plazan batu diren umeek. Ibai Artek antolatutako Merkataritza Berdearen astearen barruko ekimena izan da, eta Txatxilipurdi arduratu da jolasak prestatu eta dinamizatzeaz. Egungo egoerara moldatutako ekitaldia izan da gainera: edukiera mugatua, guneak adinaren edo jolas motaren arabera hesituta, garbitasunerako materiala...

"Gustura gaude, umeek parte hartu dutelako", azaldu du Ibai Arteko Arantza Arantzabalek. Gaurkoa ez da Merkataritza Berdearen asteari Arrasateko merkatariek egindako keinu bakarra izan; izan ere hainbatek material ekologikoarekin edo berrerabilitakoarekin apaindu dituzte erakusleihoak egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak