IntellCutProcess izenez ezagutzen da proiektua eta ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak aztertuko ditu. Lortutako datu eta emaitzei esker, ebaketa-tresna hobetu eta optimizatu ahal izango dute.
Mozketaren kalitatearen adierazle desberdinak neurtuko dituzten sentsoreak izango ditu zizailak. Informazio hori oso garrantzitsua izango da sistema ebaketa-tresnaren degradazio egoera monitorizatu ahal izateko eta zehaztasun handienari eutsi ahal izateko.
Ikerketaren emaitzak balioztatzeko berriz, zizaila prototipo bat eraiki beharko dute. Europar Batasuneko Reach Fund Coal and Steel programak finantzatzen du proiektua eta 6 bazkidek parte hartzen dute; Fagor Arrasate, Mondragon Unibertsitatea eta Zorrotz hortz-frabikatzaileak, besteak beste.