"Bautista leprosua" bisita gidatu antzeztua zapatuan

Maider Arregi 2020ko abuztuaren 13a

Udako kultura eskaintzaren baitan, Bergarako Udalak bisita gidatu antzeztua antolatu du zapaturako. Herriko kronika ezagutzeko aukera egongo da bi saiotan zapatuan.

1.507. urtean jazo zen izurrite beldurgarriaren aurrean, San Roque izendatu zuten izurriteen zaindari. Bi bisita egingo dituzte herriko kronika beltza ezagutzeko. Lehena, euskaraz, 21:30ean eta bigarrena, gazteleraz, 23:00etan. Izena emateko aurrez deitu behar da  695 753 430 telefono zenbakira. Osasun babes neurriak bermatuko dira.