Arrasateko Udalak baserria interes lokaleko katalogotik kanpo utzi ostean, hura eraisteko erabakia hartu zuten gaur egungo jabeek. Eta hori egitera zihoazela ohartu ziren baserria XV. mendekoa zela eta bitxikeria ugari zituela. Udalak eraisteko baimena eman zien, baina hori egin aurretik ikerketa arkeologikoa egin dute.