Batek, adibidez, Biteriko parkinga ordu eta erdiz debalde erabiltzea eskatu du, baita herribusa Garagartzara heltzea ere. Beste batek elbarriekin lotutako kezka helarazi die: "Nire ama elbarritua da eta TAO gune baten bizi da. Ni, ordea, TAOrik ez duen gune baten. Beraz, ezin dezaket amaren etxepean aparkatu?". Azaldu diotenez elbarrien aparkalekuei TAO sistemak ez die eragingo.