Hona hemen zehaztu dituzten neurriak:
- Musukoaren erabilera beharrezkoa da.
 - Ostalaritza establezimenduetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan musukoaren erabilera beharrezkoa da, jan edo edateko bakarrik kendu ahalko da.
 - Ostalaritza establezimenduetako mahai baten edo batzuen inguruan bilduko den herritar kopurua gehienez 10 pertsonakoa da.
 - Barran gorde beharreko bezero edo bezero taldeen arteko distantzia 1,5 metrokoa da.
 - Edarien kontsumo kolektiboa kalean debekatzen da, ostalaritzako terrazetan bakarrik egin ahalko da.
 - Gazte lokaletako jarduerak debekatzen dira.