Liztor beltzaren 19 habia kendu dituzte Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 16a, 10:34

Liztor beltzaren habia zuhaitzean.

Iazko egoerarekin alderatuta 8 kabi gehiago kendu dituzte, eta azaldu dutenez, jende gehiagok jakinarazi du liztorrak etxe barruetara sartu zaizkiela. Horri lotuta, gehiago izan dira ziztadengatik kexatu diren herritarrak ere.

Aurtengo kanpaina abiatu zutenean, apirilaren 30ean kendu zuten liztor beltzaren lehenengo habia, eta uztailaren 15era arte, guztira, 19 kabi kendu dituzte; iaz baino 8 gehiago. Udalaren arabera, kopuru hori “esanguratsua” da, eta 19 horietatik 15 lehen mailakoak direla zehaztu dute, eta 4 bigarren mailakoak

Udaberrian iaz baino liztor erregina gehiago kendu baziren ere, adituek ondorioztatu dute ugaltzeko "arrakasta" eguraldiaren araberakoa dela: “Negu oso arinaren ostean, udaberri epela eta hezea izan dugu, eta baldintza hauek dira aukerakoenak horrelako espezieak ugaltzeko”.

Kolaborazioa, beharrezkoa

Udalak herritarren parte hartzea eskertu du eta kolaborazioa eskatu dute aurrerantzean ere: “Egoera edozein dela ere, lehenbailehen deitzea komeni da, eta ez gara inolaz ere norbera habia puskatu edo liztorrak uxatzen ahaleginduko, erasoaren arriskua areagotu baino ez genuke egingo eta”. Udal teknikariari (62811567), Udaltzaingoari (943252010) edota Biztanleen Arreta Zerbitzura (943252000) deitzea gomendatu dute, kabi bat ikusiz gero edo liztorrak etxe barrura sartuz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak