7.062 bonu saldu dituzte herriko saltokietan, 'Txikiak egiten gaitu Haundi' kanpainaren baitan

Eneko Azurmendi 2020ko uzt. 3a, 11:01

Arrasateko Udalak 85.500 euroko ordainketak egin dizkie herriko merkatariei eta dagoeneko 77 saltoki ezberdinetan erabili dituzte bonuak. Halaber, abuztuaren 31ra arte eskuratu daitezke bonuak, udaletxean eta BAZen, eta urriaren 31a baino lehen gastatu beharko dira.

15.000 bonu jaulki dituzte guztira eta lehen hilabetean 7.062 saldu dira. Familia bakoitzeko bat edo bi eskura daitezke unitateko, kideen arabera –bat edo bi pertsonako familia unitateak bonu bakarra, eta hiru edo gehiagoko familia unitateek 2 bonu–. Orain arte saldutako 7.062 bonuek, 211.860 euroko erosketa balio aukera sortu dute dagoeneko herriko saltokietan.

Bonuei buruzko informazio gehiago behar izanez gero jo honako web orrialdera: www.txikiakegitengaituhaundi.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak