Espainiako Saskibaloi Federazioak gaur jakinarazi du LEB Zilarrezko Ligara zuzenean igotzea lortuko duten sei taldeen izena. Horrela, Mondragon Unibersitateaz batera, Aquimisa Carbajosa, NCS Alcobendas, Ibersol CB Tarragona, CAM Enrique Soler eta Hero Jairis izango dira 2020/21 denboraldiari begira mailaz igotzeko hautagaiak.