COVID-19ak jota dauden bost langileak asintomatiko izaten jarraitzen dutela ere gaineratu dute eta norbere etxean daudela isolatuta.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta Osalanekin izandako uneoroko elkarlana nabarmendu dute Aita Mennitik.
Etxean isolatuta
Joan den astean Arrasateko Aita Menni ospitaleko langile guztiei egin zizkieten PCR probak eta test serologikoak, eta bost langilek positibo eman zuten PCR pobretan eta negatibo serologikoetan; guztiak asintomatikoak izanik. Hala, segurtasun eta prebentzio protokoloei jarraituta etxeetan isolatuta daude ordutik.
Langile horietako lau administrazio sailekoak dira, eta bosgarrenak, Arrasaten dagoen babespeko etxe baten egiten du lan buruko gaixotasunak dituztenekin. Prebentzio neurri gisa bederatzi pertsona ospitaleko isolatutako gune batera eroan zituzten. Eta horiek guztiek negatibo eman zuten egindako PCR probetan.