Banatu dituzte Arrasate Literatura Lehiaketako sariak

Maialen Regueiro 2020ko eka. 17a, 20:24

Ohiko sari banaketa ekitaldia egin ez bada ere, 33. Arrasate Literatura Lehiaketako sariak banatu dituzte gaur, Kulturaten. Guztira, 20 sari banatu dituzte, sei kategoriatan banatuta –narrazioa, ilustrazioa, bertso papera, mikro ipuinak, poesia eta komikia–; bi sari eman barik utzi dituzte, bertso paperetan eta komikietan bana. Gaurko ekitaldian gainera, gonbidatu bat izan da, Jon Maia bertsolari eta idazlea eta hitzaldi bat eskaini du.

Sarituak

NARRAZIOA LH 5-6 1. SARIA: Intza Ezpeleta
2. SARIA: Laia Bollon
  DBH 1-2 1. SARIA: Nora Zeziaga
2. SARIA: Naiara Oroiz
ILUSTRAZIOA LH 5-6 1. SARIA: Ane Fernandez Alonso
2. SARIA: Nahia Ropero galindo
  DBH 1-2 1. SARIA: Naiara Lezama
2. SARIA: Alaitz Rodriguez
BERTSO PAPERA LH 5-6 1. SARIA: Nahia Ropero eta Nerea Dulugea
2. SARIA: Uzuri Tena eta Ane Sanchez
  DBH 1-2 1. SARIA: eman gabe geratu da
2. SARIA: Lide Azkarate eta Alaitz Etxebarria
MIKRO IPUINAK DBH 3-4 1. SARIA: Itxaso Plaza
2. SARIA: Anne Sanchez
  BATXILERGOA 1. SARIA: Uxue Azkue
2. SARIA: Amaia Rivera
POESIA DBH 3-4 1. ETA 2. SARIAK: Amets Arexolaleiba Erretolatza
  BATXILERGOA 1. SARIA: Izar Ruiz de Austri
2. SARIA: Ane Valle
KOMIKIA DBH 3-4

1. SARIA: Alaitz Zabala
2. SARIA: eman gabe geratu da

Jon Maiaren bizipenak, ikasgai

Gazteengan euskal sormena bultzatzea da AEDren sariketaren asmoa, eta helburu horrekin lotuta, eredu diren sortzaile bat gonbidatzen dute urtero; Jon Maia bertsolaria eta bestelako sormen lan asko egin dituenaren bizipenak entzuteko aukera izan dute irabazleek. "Parte hartzaileen adinean kokatu da eta bertso eskolan 11 urterekin hasi zela kontatzen abiatu du hitzaldia. Bere Extremadurako jatorriagatik, eta gurasoen zein aiton-amonen izen eta abizenegatik garai hartan lotsatu egiten zela eta konplexu handiak zituela transmititu du anekdoten bitartez. Adin horren bueltako ametsak betetzea zaila dirudien arren, lortu daitekeela erakutsi du berak egin duen ibilbide oparoaren kontakizuna eginda, eta gazteek adi-adin jarraitu diote. Hitzaldia borobiltzeko, itxialdian sortu duen Ixolamendua ekimeneko hiru bertso kantatu ditu. Ederrak!", dio AEDko Itxaro Artolak.

'Hemen Debagoiena' saioan

GOIENAk aurtengo Arrasateko Literatura Lehiaketaren sari banaketan egoteko aukera izan du eta hainbat protagonisten hitzak jaso ditu, erreportaje batean. Ikus-entzunezkoa, hilaren 18an, 18:00etatik aurrera izango da ikusgai, Hemen Debagoiena saioan; horrez gainera, ekitaldi osoari buruzko saio berezia izango da astelehenean 21:00etan eta 23:00etan Goiena telebistan ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak