Zapatuan berreskuratuko dute Seber Altubeko Baserritar Azoka

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko eka. 15a, 15:48

Ane Gorosabel baserritara erosle batekin Seber Altube plazako azokan.

Hiru hilabetetan ez dute Baserritaren Azokarik egin, eta datorren zapatuan, ekainaren 20an abiatuko dute berriz ere. "Seber Altube plazan seguru ibiltzeko nahikoa toki egongo dela aurreikusten da, eta bezeroak lasai etorri daitezke bertako eta sasoiko produktuak erostera", azaldu dute Udal ordezkariek.

Izango diren saltokien kopurua guztiz zehaztu barik dute oraindik, baina 12 eta 15 postu bitartean izango direla adierazi dute antolatzaileek: "Bertako ekoizle gutxi batzuk kale egingo dute eta ohikoak ez diren pare bat kanpoan geldituko dira karpek ez dutelako ematen denak hartzeko tokirik. Produktuei dagokionez, denetarikoak egongo dira salgai: barazkiak, ogia, gazta, pastak, patelak eta gozoak, kontserbak, eztia, marmeladak ... Arrasaten egindako bi gozogintza-saltoki izango dira, horien artean". 

Segurtasun neurriak

Postuen artean segurtasun tartea utziko da eta jela jarriko da da postuen artean. Produktuak babesteko mahaiak jarriko dira saltokien eta bezeroaren artean. Saltoki guztiak alde bakarrera begira jarriko dira eta ez ohiko kokapena edukiko dute. Bezeroak lasai etor daitezela bertako eta sasoiko produktuak erostera".

Uztailekoan, txakolina protagonista

Zapatuan bertako eta sasoiko produktuak erosteko aukeraz gainera, ez da ekintza osagarririk egongo; beste urte batzuetan egin duten moduan, uztailekoan Txakolinaren Eguna egiteko asmoa adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak