Erakusketa ikusteko interesa duten herritarrek mezu bat bidali beharko dute, ezkerkulturgunea@gmail.com helbide elektronikora edota 622 10 40 72 telefono zenbakira.
Erakusketa 25 panelek osatzen dute eta helburua da, 1936ko estatu-kolpearen 84. urteurrena gogora ekartzea. Izan ere, estatu-kolpe horren ostean, hiru urte iraun zituen gerra etorri zen, non "zalantzan" jarri zen demokrazia, askatasuna eta bigarren Errepublikarekin hasitakoen jarraipena.