Txikiak egiten gaitu handi izeneko kanpainaren barruan, herriko komertzioetan gastatzeko 30 euroko bonuak atera dituzte Udalak eta Ibai Artek elkarlanean; 15.000 erosketa bonu guztira. Bada gaur, egubakoitza, eguerdira bitartean, 3.807 saldu dira. "Lehen asterako bonuen salmenta oso ondo joan da. Arrasatear guztiei animatzen diegu bonuak erosi dezaten. Inor ez da buno gabe geratuko arrasatear guztiek dutelako bermatuta dagokien bonu kopurua. Bide batez herritar eta iniziatiba honetan parte hartzen duten saltoki, negozioei eta Ibai Arte elkarteari eskerrak eman nahi dizkiegu Udaletik!"