Ekainaren 17ra atzeratu dute Arrasate Literatur Lehiaketako sari banaketa

Eneko Azurmendi 2020ko eka. 4a, 16:55

Sarituetako bat, bere lana irakurtzen, 2018ko sari banaketa ekitaldian.

Ekainaren 11n egitekoak ziren, baina astebete atzeratzea erabaki du AEDk. "Jende kopuru mugatuarekin egingo dugun arren, badaezpada, atzeratu egin dugu, berme gehiagorekin egin ahal izateko, eta ez fase berria hasi eta berehala", azaldu du Itxaro Artola AEDko kideak.

Normalean Kulturateko aretoa bete egin ohi da saridunez gain, senide eta lagunak ere gerturatzen baitira. Aurten, ordea, saridunekin bakarrik egingo dute ekitaldia, egoerak hala behartuta.

Gonbidatua, aurrez aipatu moduan, Jon Maia bertsolari eta idazlea izango da. "Prestutasun handia erakutsi du egun aldaketarekin, eta ez digu inongo arazorik jarri hilaren 17an egiteko". dio Artolak. Hala, zumaiarrak 20 minutu inguruko hitzaldi bat eskainiko du, saridunei zuzenduta egongo dena.

18:30ean hasiko da sari banaketa eta, AEDk jakinarazi duenez, ekitaldia grabatzeko eta edonork ikusi ahal izateko aukerak aztertzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak