Arrasateko Gizarte Zerbitzuen bulegoa astelehenean irekiko da, herritarrei aurrez aurreko arreta emateko. Halere, azaldu dutenez, lehenengo astean, administrazio tramiteak bakarrik egin ahal izango dira bulegoan; hau da, dokumentazioa aurkeztu eta osatzea, tramitatuta baina sinatu gabe dauden eskaerak sinatzea edota aparkaleku txarlak jasotzea, besteak beste.
Horretarako aldez aurretik telefonoz (943 25 20 07) hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango dela jakinarazi dute, eta emandako egun eta orduan joan beharko dela bulegora: "Ezingo da sartu hitzordurik izan gabe".
"Ohiko jarduna" ekainaren 8tik aurrera
Gizarte Zerbitzuen bulegoan, ekainaren 8tik aurrera, aurrez aurreko zerbitzu guztiak eskainiko dituztela aurreratu du Udalak, betiere, aurrez hitzordua hartuta eta osasun neurriak errespetatuta.