Astelehenean irekiko da Arrasateko Udal Biblioteka maileguak itzuli eta hartzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 29a, 11:32
Bi ume Arrasateko Udal Bibliotekan.

Maileguak eta itzulketak egiteko zerbitzua abiatuko dute bakarrik momentuz, eta azaldu dutenez, "ahal bezain laster" eskainiko dituzte gainerako ohiko zerbitzuak.

Ekainaren 1ean, astelehena, berriz irekiko da Arrasateko Udal Biblioteka, baina maileguak eta itzulketak egiteko bakarrik. Goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Horri lotuta, 10:00etatik 11:00etara, lehentasuna izango dute 70 urtetik gorako herritarrek.

Arrasateko Udalak segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu die herritarrei, "guztien osasuna" bermatzeko: "Maskarila eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea nahitaezkoa da liburutegian eta segurtasun tartea mantendu beharko da". Horrez gain, liburutegira banaka joateko ere eskatu du Udalak –mendekotasuna duen pertsonen kasuan izan ezik– eta 14 urtetik beherako haurrak beti heldu batekin joan beharko direla ere adierazi dute.

Maileguak eskatzeko, hainbat modu

Itzulketa guztiak buzoian egingo direla azaldu dute, eta maileguak aldez aurretik eskatu beharko direla etxetik. Horretarako, bi aukera daudela esan dute. Alde batetik, online katalogoa erabil daiteke, eta bestetik, bibliotekarekin harremanetan jartzeko helbideak jakinarazi dituzte: kulturate@arrasate.eus mezu elektronikoa bidaltzeko, 688 68 91 13 Whats App bidez idazteko eta 943 25 20 25 telefonoz deitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak