Erretiratuen etxeetako terrazak, tabernak eta ile-apaindegiak irekitzeko baimena eman du Arrasateko Udalak

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 26a, 18:38

Etxaluze egoitzako taberna eta ile-apaindegia eguaztenean, maiatzaren 27an, zabalduko da; Musakolakoa ere bai. Arau orokorrak errespetatuko dituzte: edukieraren %50a eta bi metroko distantziak. Toki Argiko eta Erguineko zahar egoitzetako tabernek epe laburrean zabalduko dute. Ile-apaindegien kasuan beharrezkoa izango da aldez aurretik txandak hartzea. 

"Tabernen kasuan, jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan eta terrazan. Bi kasuetan, gehieneko edukiera %50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.
Ile-apaindegiaren kasuan,  bezeroen eta profesionalen artean eman behar den hurbiltasuna kontuan hartuta, oso neurri zorrotzak hartu behar dira kutsadurak prebenitzeko eta segurtasuna bermatzeko: bai langileen kasuan, bai bezeroen kasuan" azaldu du Udalak ohar bidez.

Lan mota honetan COVID-19a kutsatzeko arriskua murrizteko bezeroen arteko segurtasun-tartea mantendu eta higiene-neurriak ahalik eta gehien zorroztuko dituzte. "Segurtasun-distantziari eusteko, aldez aurretik hitzordua hartzeko sistema bat ezarriko da, eta langile bakoitzeko bezero bakar batera mugatuko da, eta ezin izango da itxarote-eremurik egon".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak