Azken balkoi-festa, "herria bizirik" mantentzeko kontzientzia pizteko asmoarekin

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 22a, 12:27

Erdiko kaleko komisioak azken balkoi-festa egingo du, bihar, zapatua. Baina ez da musika-jartze sinple bat izango, herriko komertzioetan erostearen garrantziaz jabetzeko bideo sorta bat ere botako dute, eta Euskaraldiari keinu egiteko ere baliatuko dute. Ordubeteko inguruko saioa prestatu dute – Izarra dorrean grabatuta– eta 20:00eta jarraitu ahalko da, Youtube bidez. 

Markel Goikoleak musika jarriko duen arren, festaren antolatzailea Erdiko Kaleko Komisioa da, konfinamendu garaian sortu den taldea. Aurretik, Maritxu Balkoi, Urteberri Eguna eta San Fermin jaiak egin dituzte, besteak beste. Ordubeteko iraupena izango duen saio berezia botako dute, Izarra dorrearen goialdean grabatuta; 20:00etan egingo dute emisioa, Youtube bidez.

"Musika jartzeaz gain, herriko komertzioetan erostearen garrantziari tarte zabala eskainiko diogu. Herriko merkatariekin bideo batzuk grabatu ditugu, eta eurek grabatutakoak ere jaso ditugu. Saioaren hasieran haurrentzako abestiak izango dira nagusi, eta ahobizi-ren eta belarriprest-en laguntzaz egindako koreografia batzuk dantzatu ahalko dituzte. Bigarren zatian, adin guztientzako musika jarriko dugu", azaldu du Markel Bazanbide antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak