Gaur hasiko dituzte terraza eta balkoien apainketa lanak, biharko festara begira. Zapatuan, eguerditik eta gauera bitarteko egitarau mamitsua antolatu dute. 12:30ean. Itxaro-ren jaitsiera egingo dute, balkoitik balkoira. Auzoko haurrek Itxaroren marrazkiak egingo dituzte balkoietan zintzilikatzeko , eta ostean, ibilalditxoa egingo dute kalean, margolanak ikusteko. Ur globo jaurtiketa, Kahoot lehiaketa eta DJ Iver-en musika jartzea ere egingo dituzte, eta 21:15 aldera Itxaro-ren igoerarekin eta globo-zulatzearekim amaituko dute Gautxori Eguna.
Hemen duzue egitaraua, oso-osorik: